Beste Batzuek nahi duten izenarekin
Kristau bakoitza profeta bat izan daiteke, Jainkoak Joel profetaren ahotik agindu zuen bezala: «Ondoren,
neure espiritua isuriko diet gizaki guztiei. Zuen seme-alabek profetizatu egingo dute, zuen zaharrek
ametsak egingo dituzte, zuen gazteek ikuskariak izango» (Joel 3, 1). Kontua Jainkoari buruz hitz egitea
da, baina esperientzia pertsonaletik. Hemen aurkezten ditugun poema hauek aukera horren testigantza
izan nahi dute. Jainkoaren esperientzia arruntetik hitz egiten dute, fedetik alegia. Giza existentziaren
egunerokotasunetik sortzen dira, Jauna lapikoen artean ere ibiltzen baita, Santa Teresak esango lukeen
bezala. Poema hauek beste pertsona batzuengandik ikasitako Espirituaren hizkuntza batean hitz egiten
dute. Izan ere, guztiok Jainkoaren irudi eta antzerako kreaturak garen arren, inor ez da Espirituaren
hizkuntzaren berezko hiztuna. Fededunen komunitatean Jainkoaren dohain hori partekatzen duten beste
profetengandik ikasi behar dugu beti. Horregatik jarri diogu poema bilduma honi Beste batzuek nahi
duten izenarekin izenburua.
15,00 € 14,25 €
Gastos de envío gratis
En España peninsular a partir de 15 € de compra
Formatos disponibles
Otras opciones de compra
15,00 € 14,25 €
Sello
MensajeroISBN
978-84-1325-202-5Colección
Serie TeologiaNº Páginas
92Número
0Año
2023Edición
1Formato
RústicaDimensiones
0.00cm x 0.00cmNo hay eventos relacionados con este producto.
Comentarios