Grupo de Comunicación Loyola

MELOWY. Amets betea View larger

MELOWY. Amets betea

Danielle Star

834001

New

Aura planetako biztanleak pegasoak dira, zaldi hegodunak koloretako ilajea eta zurdak dauzkatenak. Pegaso batzuek, jaiotzen direnean, hegoetan ikur bat daukate eta baita ikuskizun dagoen ahalmen magiko bat ere. Arrek Mega izena dute eta emeek Melowy. Hamalau urte betetzean, Melowy guztiek euren erreinua uzten dute amets bat betetzeko: Destiny eskolako ikasleak izatea.

More details

1,88 €

Añadir a la lista de deseos

Shipping cost (EE.UU.)

Correos Express Internacional: 35,85 €

2/7 días hábiles

More info

Hor nonbait, galaxia urrun batean, izar ezagunak baino harantzago, Aura planetak dir-dir egiten du, argi urreztatu magikoak bildurik. Bertako itsaso sorginduan lau uharte daude, eta haietan oso antzinako lau erreinu: Neguko Erreinua amatistazko uhartean, Udaberriko Erreinua esmeraldazko uhartean, Eguneko Erreinua errubizko uhartean eta Gaueko Erreinua zafirozkouhartean. Aura planetako biztanleak pegasoak dira, zaldi hegodunak koloretako ilajea eta zurdak dauzkatenak. Pegaso batzuek, jaiotzen direnean, hegoetan ikur bat daukate eta baita ikuskizun dagoen ahalmen magiko bat ere. Arrek Mega izena dute eta emeek Melowy.

 Hamalau urte betetzean, Melowy guztiek euren erreinua uzten dute amets bat betetzeko: Destiny eskolako ikasleak izatea. Eskola ospetsua da hura, eta Aurako zeruan dago, hodeiek inguraturik. Destinyko gazteluan Melowy gazteek euren ahalmena garatzen ikasten dute. Gainera, hodei arteko eskola horretan lagunak egiten dituzte, ausartak izateko ikasten dute eta baita handitzean beharko duten bidea aurkitzeko ere.

DANIELLE STAR

Danielle Starrek denetik  pixka bat egin du: gozotegi frantses ospetsu batean sukaldari laguntzailea izan zen, moda aldizkari bateko erredakzioburua eta dantza irakaslea. Baina idazten hasi zeneti k ez dio sortzeari utzi. Orain, landazabal ingelesean bizi da bere bost behorrekin, Koxkor katemearekin eta Peluxe txakur emearekin. Diotenez, goizero, idazten hasi aurreti k, basoko fruta zuku ederra hartzen du, liburu on bat irakurtzen duela.

Data sheet

Autor : Danielle Star | ISBN : 978-84-271-4014-1 | Número : 1 | Año de publicación : 2017 | Edición : 1 | Páginas : 116 |

Los clientes que compraron este producto también han comprado...

6 other products in the same category: